‘Bidegileak’ bildumako sorta berrien aurkezpena

Bidegileak bildumaren 62, 63 eta 64 sortak aurkeztu genituen atzo Miramarren egindako ekitaldian. Bidegileak bilduma duela hogeita hiru urte sortu zuen Eusko Jaurlaritzak euskalgintzan aitzindari izan diren pertsonak eta taldeak ezagutarazteko eta omentzeko. Orduz geroztik, urtez urte, biografia berriekin aberastuz eta osatuz joan da bilduma.

'Bidegileak' bildumako 62, 63 eta 64 sorten aurkezpena

‘Bidegileak’ bildumako 62, 63 eta 64 sorten aurkezpena

Irakurtzen jarraitu

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskarabidearen arteko hitzarmena sinatzear

Lankidetza-hitzarmena sinatuko dugu Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin. Hitzarmen honen bidez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskarabidearen arteko lankidetza bultzatuko da euskarari dagozkion alderdi jakin batzuetan:euskara helduei irakastea; hizkuntza gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena; ikerketa eta mapa soziolinguistikoak; euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara itzulpenak; itzulpen-memoriak; terminologia; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; euskara nazioartean hedatzeko programak eta euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitateetan; eta hizkuntzaren kultur sustapena.

Lankidetza honen bidez gure nahia da beharrezkoak ez diren bikoiztasunak eta gastuak saihestea, eta ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzea, Lankidetzarako Protokolo Nagusian zehazturik dauden arrazionaltasuna, soiltasuna, gardentasuna eta baliabideen ekonomia gordez. Aipatutako protokolo nagusi hori 2009ko uztailaren 3an izenpetu zuten Nafarroako Foru Komunitateko presidenteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta, besteak beste, hizkuntza-politikaren alorrean lankidetza garatzeko oinarriak ezarri ziren.

Hitzarmen honen betetze-mailaren neurketa batzorde misto batek burutuko du. Edonola ere, espero dugu, garai ekonomiko zailak bizitzen ari garen honetan hitzarmen hau eragingarria izatea bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere euskara sustatzeko.

HABEko zuzendaritza bileraren gainean

HABEren zuzendaritza bilera izan dugu gaur 10:00etan erakundearen Donostiako egoitzan. 2011-09-19ko zuzendaritza bilerako akta onartzeaz gain, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren araberako mailak egiaztatzeko deialdia berria, maila gainditzen duten ikasleen diru-laguntzak, 2012ko aurrekontuak eta kudeaketa-plan izan ditugu hizpide.

V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aipatuz hasi dugu saioa. Inkestaren emaitzen arabera, ikusten da eskola dela euskaldunen sortzaile nagusia. Baina, eskolarekin batera, euskaltegiak dira helduen artean euskalduntzearen eta alfabetatzearen funtsezko zutabea, euskaldun berriak giltzarri baitira euskararen berreskurapen eta normalizazioan.

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan. Goizegi da datuak emateko uda honetako barnetegiez, ikastaro trinkoez edo datorren ikasturteaz, baina, datorrena datorrela, prozesu berriari zurruntasunik gabe eta itxaropenez aurre egin behar diogu. Ez dugu dudarik egiten aldaketak onerako izango direla eta ikasleek eskertuko dizkigutela.

Gaur jorratutako gai garrantzitsuenetakoa, ordea, 2012ko aurrekontuena izan da: 41.000.000 euro bideratuko ditu orotara Eusko Jaurlaritzak HABEra. Iaz 42.600.000 euro bideratu zituen, beraz, % 3,76ko beheraka egongo da. Koiuntura ekonomikoa eta Eusko Jaurlaritzak beste alor batzuetan egin behar izan dituen murrizketak kontuan izanda, esan daiteke, nolabait iazko aurrekontuei eustea lortu dela. Ez dugu ahaztu behar gainera, aurtengo ikasturtean (datu osoak 2012ko irailera arte ez dira izango) nahiz datorrenean eskola ordu gutxiago aurreikusten dela, ikastaroen trinkotasuna jaitsi egin delako ikasleek hala esakatuta.

Diru horretatik 10.911.000 euro bideratuko dira Euskaltegi Publikoetara, iaz baino 1.039.000 euro gutxiago. Euskaltegi pribatuen aurrekontuetan berriz, gorakada izan da: 20.730.000 euro jasoko dituzte, iaz baino 1.515.000 euro gehiago. Euskal Etxeek aurrekontua azkenik, mantentu egin da.

2012rako euskaltegiekin izaniko konpromisoari eusteko ahaleginak egiten jarraituko dugu aurrerantzean ere. Egunero entzuten ditugu krisi ekonomikoari buruzko albisteak. Zoritxarreko krisi horrek aurrekontuak murriztera behartu gaitu. Baina, aurten euskaltegiekin erakutsi dugun konpromisoari aurrerantzean ere eusten saituko gara, euskaltegiak egiten ari diren lana baloratu eta eskertzen baitugu.

Euskaltegietako ikasleen euskara-maila egiaztatzeko gaitasun-probaren zati bat euskaltegian bertan egingo da hemendik aurrera

Entzumenezko eta irakurmenezko probak zentroan bertan egingo dituzte ikasleek; bestetik, lehen deialdian idazmenaren gaitasun-proba gainditu duen azterketariari emaitza gorde egingo zaio bigarren deialdirako.

Itxi da HABEren aurtengo lehen azterketa deialdirako izena emateko epea. 10.300 ikaslek eman dute izena berrikuntza nabariekin egingo den lehen deialdirako. HABEren Plan Estrategikoa burutzerakoan euskaltegiek egindako eskaera kontuan hartu eta euskarazko tituluen jarraipenerako adituen txostenak gomendatutako bideari jarraituz egin dira aldaketak. Hala dio adituen txostenak: “Kasu batzuetan ikusi da azterketetara aurkezten direnek interesekoak ez diren hainbat proba gainditu behar izaten dituztela. Horixe da HABEko gaitasun-proben kasua ere. Datuek adierazten dute trebetasun hartzaileekin zerikusia duten proben notak ikasleek euskaltegian lortzen dituzten emaitzen oso antzekoak direla. Horrek ikaslea bigarrengoz ebaluatzeko dagoen beharraren inguruan zalantza eragiten du. Gastu ekonomikoa eta instituzioen nahiz ikasleen denbora-inbertsioa ere hazi egiten baitira hala. Beraz, bikoiztasuna saihesteko ahalegina egin beharko litzateke”.

Hala, hemendik aurrera, trebetasun hartzaileak, hau da, entzumena eta irakurmena, zentroan bertan neurtuko dira, eta euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek sinaturiko akta baten bidez ziurtatu beharko dituzte ikasle bakoitzak lortutako emaitzak. Idatzizko eta ahozko probak egiteko berriz, orain arte bezala bi deialdi egingo dira eta HABEk www.habe.euskadi.net atarian emango du jakitera bi deialdiok egituratzeko antolatuko den egutegia. Baina, orain arte ez bezala, hemendik aurrera 2012ko lehen deialdian idazmenaren gaitasun-proba gainditu eta mintzamenarenean “ez gai” izan den azterketariari, emaitza gorde egingo zaio urte bereko bigarren deialdirako, eta horren ondorioz, bigarren deialdiko mintzamenaren gaitasun-probara zuzenean aurkeztu ahal izango da.

Aurrerapauso handia da aipatutako aldaketak martxan jartzea, nagusiki ikasleen ahalegina optimizatzeko balio baitu. Ikasleentzako izugarrizko mesedea da irakurmena eta entzumena neurtzeko probak zentroan bertan egin ahal izatea. Ez da alderik nabaritu ikasleek euskaltegian egiten zituzten proben emaitzen eta HABEk egindako deialdian zeuden emaitzen artean. Bestalde, gainera, entzumen eta irakurmen probak euskaltegietan egiteak dirua aurreztea dakar. Beraz, prozesua sinplifikatu eta indarrak alferrik galtzea saihesteaz gain, abantaila ekonomikoak ere izango ditu neurri honek.

Ikasleei mesede egiteagatik ez ezik, euskaltegiei protagonismo handiagoa emateko ere hartu da erabaki hau. Izan ere, HABEren plan estrategikoa egin zenean argi eta garbi ikusi zen euskaltegiei eskumen gehiago emateko beharra. Hala, euskaltegiek egindako eskaerei jarraiki egin dira aldaketok. Izan ere, mailak egiaztatzeko deialdia arautzen duen ebazpena lantzeko unea iritsi zenean, euskaltegi pribatu homologatuek HABEra bidalitako eskutitz batean hainbat eskaera jarri zituzten mahai gainean, besteak beste, ondoko biak: batetik, “trebetasun hartzaileak, entzumena eta irakurmena, euskaltegien ebaluazioarekin baliozkotzea, eta horrela idazmena eta mintzamena bakarrik neurtzea”; eta bestetik, “lehenengo deialdian idazmen proba gainditu, baina ahozkoa gainditu ez duen ikasleari, bigarrenean ahozkora soilik aurkezteko aukera ematea”.

Zerbait mugitzen ari da Hexagonoan…

Quimper/Kemper (Bretagne/Breizh):

10.000-12.000 manifestants pour le breton.

8.000, d’après la police.

Strasbourg/Straßburg (Alsace/Elsaß)

Un millier de personnes pour défendre l’alsacien.

Un millier de personnes, selon les organisateurs, ont manifesté à Strasbourg pour la défense de l’alsacien et, notamment, pour le développement des filières bilingues à l’école. «Unsri Sproch ist unser Schàtz» (notre langue est notre trésor), «Il faut une loi pour notre langue», ou encore «Nos langues, nos cultures, un droit, une loi», proclamaient les banderoles.

Irakurtzen jarraitu

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Erakunde Publikoarekin 2012. urteari dagokion hitzarmena sinatu du

2011-2016 hitzarmen-markoaren barnean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek eta Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari François Maïtiak 2012. urteari dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetu dute atzo, Baionan. Hitzarmen honen bidez, 2012rako elkarlanerako lan-ildoak finkatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmena

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmena

Iparraldeko eragile pribatuen lana diruz laguntzeko 1.600.000 euro jarriko dituzte bi erakundeek, iazko kopuru bera, hain zuzen. Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak 457.600 euro bideratuko ditu aurten Euskararen Erakunde Publikoarekin batera Iparraldean egitasmoak garatzeko. Kopuru horren zati handiena (440.000 euro) Iparraldeko eragileen lana -deialdi eta hitzarmenen bidez-, sustatzeko erabiliko da; gainerakoa, berriz, (17.600 euro) euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.

Irakurtzen jarraitu

Udaleko Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak hasi dira gaur

Udaleko Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak egingo dira gaur eta bihar, Lasarte-Orian. Gaur goizean egin den irekiera ekitaldian izan naiz eta bertan hitze egin dut.

Udaleko Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak

Udaleko Euskara Zerbitzuen IV. Topaketak

Irakurtzen jarraitu