HABEren analisi sakona burutu dugu Ikertalderen laguntzarekin erakundearen ahulezia, indargune, mehatxu nahiz aukerak aztertu, helburu estrategikoak markatu, proposamenak egin eta aurrera begirako ekintza plana diseinatzeko. Eta analisi horren emaitza nagusiak aurkeztu ditugu gaur Eusko Legebiltzarrean.
Ikertaldek egindako planean markatu dituzten helburu estrategikoen arabera, sistema, epe ertain eta luzera aurreikusten den eskaerara eta testuinguru ekonomikora etengabe doitzen joan behar da; egungo eskari malgu eta askotarikoen arabera eskaintza eta irakaste prozesuak modernizatu eta egokitu behar dira; jardueraren ebaluazio sistemaren garapena eta kalitatearen ziurtapena bermatu behar dira; ikaskuntza prozesuetan teknologia berriak ezarri behar dira; eta planifikazioa eta eraginkortasuna irizpide bezala harturik, sistemaren baliabide multzoa optimizatu eta balorea sortzen duten jardueretan zentratu behar da.
HABEn hainbat gabezia detektatu zirelako jarri genuen martxan plan estrategiko honen diseinua. Orain beraz, gabezia horiei, ahalik eta modu eraginkorrenean, konponbidea jartzea dagokigu. Horretarako, baina, HABEko ordezkari nahiz langileen parte-hartzea soilik ez da nahikoa. Hanka motz geratuko ginateke euskaltegi guztien, bertako ordezkarien, irakasleen nahiz ikasleen inplikazio eta ekarpenik gabe. Plan estrategikoak dioena betetzea helburu hartuta, datozen hilabeteetan ekintza plan bat martxan jarriko du HABEk euskaltegiekin elkarlanean.
Edonola ere, aipatutako guztiari aurre egin eta martxan jarri beharreko aldaketak burutu daitezen esperientzia handiko talde profesionala dago HABEn nahiz euskaltegietan, eta ziur nago errealitate berrietara ondo egokituko direla helduen alfabetatze eta euskalduntzea ahal bezain eraginkorrena izan dadin.
Bitxia benetan diozuna: “ikaskuntza prozesuetan teknologia berriak ezarri behar dira”. Hori omen da planaren helburu estrategikoetako bat. Bien bitartean, HABEk ez dizkigu Santurtziko Udal Euskaltegian ikastaro konbinatuak (b-learning) onartu nahi izan. Noiztik aurrera ezarriko dituzue teknologia berriak? Berriz diot, tristea ez balitz benetan bitxia litzateke.
Nere postekin loturak: Zergatik ez naizen joango MoodleMoot Euskadi 2011ra - Baga, biga, bloga!